|
Gure esperientzian bai eta munduko ikerketa-gune nagusietan buruturiko
ikerketa programetan eta konklusioetan oinarriturik, Euskadiko Erretinisi
Pigmentarioko Gaixoen Elkarteak ondoko gomendioak egiten ditu:
- Jatekoa zaindu, goian azaldu ditugun aholkuak aintzat hartuta.
- Ariketa aerobikoa egin, oxigeno ugariko tokian: ibilaldiak egin
mendian edo ahalik eta aire garbieneko tokietan, eta aurkeztu
dugun ariketa programa jarraitu.
- Argitik ondo babesten duten betaurrekoak erabili, ahal bada,
bereziki helburu horretarako eginak. Egun eguzkitsuetan kapela
edo bisera erabili, eta ez egon luzaro eguzkipean.
- Ez egon estresak jota denbora luzez. Ahal izanez gero, erlaxatzeko
teknikak erabili.
- Kataratak kirurgiaz tratatu.
- RPak konplikazio ugari dakartza berekin, eta beraz gaixoek beharrezkoa
dute zaintzea eta artatzea.
- DHA eta ANTIOXIPLUS FORTE dieta-osagarriak hartu. Gure adituek
gomendatuko diote gaixo bakoitzari komeni zaion dosia, bere egoeraren
arabera.
Gainerako patologia edo sindromeren bat dutenei banakako gomendio-sorta
egokitua egingo diete gure adituek, diagnostikorako protokolo osoa
aztertu ondoren.
 |