Babes neurriak
Azido dokosahexaenoikoa (DHA)
Kaltzioantagonistak
Beste babesgarri batzuk

Azido Dokosahexaenoikoa (DHA)

DHA eskasiak, gaixoa adindu ahala, zenbait kalte gehiago eragin ditzake erretinaren endekapenaz gain. DHA beharrezkoa da erretinaren eta garuneko kortexaren garapenerako. Zenbait ikertzaileren arabera (Lothaller eta Widhalm, 1991) ezinbesteko gaia da haur goiztiarrentzat, DHAren eskasia loturik ikusten baitute neuropatiarekin (Holman et al., 1982). Era berean, DHAk zahartzaroko Makulopatiaren fisiopatologiarekin zerikusia duela diote zenbaitek (Smith eta al., 2000), eta gaixotasun honek Alzheimer-ekin lotura duela ere beste zenbaitek, alegia, gaixotasunok bat datozela zenbait ezaugarri fisiopatologikotan (Klaver et al., 1999).

Ikerketa gehiago behar dira oraindik DHAk neuroendekapenezko gaixoatsun hauetan daukan zeregina ulertzeko. Zehatzago esateko, lotura ikusi da DHA eta beste LCPUFA batzuen maila baxuaren arrisku kardiobaskularra handitzen duten zenbait eragile hemostatiko eta erreologikoren artean (Leng eta laguntzaileak, 1994). DHAk babestu egiten du gorputza hipertentsiotik eta ezaguna da odol-basoen erlajatzaile ere badela: hau azaltzeko proposatu den modu bat da angiotensina IIk eragindako Ca++ren mobilizazioa galarazten duela gihar leunetako zeluletan (Hirafuji eta lag., 1998), eta parte hartzen du Ca++ren modulazioan zenbait neurona motatan (Connor eta Christie, 1998).

Aski ezaguna da DHAk Ca++ren metabolismoan daukan garrantzia, Ca++ ponpaketa areagotzen baitu mintz plasmatikoan, ATPasa aktibitatea bost aldiz handitzeraino. Beste PUFA batzuek ez dute halako eraginik (Calderaro eta lag., 1994). Kaltzioaren jariakortasuneko eta iragazkortasuneko aldaketek mintzean eragindako anormaltasunek presio arteriala igoarazi dezakete, beste eragile batzuekin batera (Kimura eta lag., 1995). Berrikitan, bestalde, Connor eta Connor-ek (1997) eta Connor-ek (2000) DHAk osasun kardiobaskularrean duen eragina aztertu dute.

Haurdunaldiaren amaieran eta jaioberriaren lehen hilabeteetan garrantzi handia izan dezake DHAk, handitu egiten baitu DHA/AA ratioa plasman eta eritrozioetan, eta erretinaren heltze mailaren erakusle da gainera. Bizitzako sasoi horretan DHA eskasia izateak handitu egin lezake RP agertzeko arriskua, batez ere haurra DHA maila baxuko formula artifizialez elikatzen bada (Benito-Fernández, 1996). Izan ere, RP gaixoetan %70 baino gehiagok DHA eskasia dute. Bestalde, gaur egun DHA metabolismoaren azterketa egin dakieke bai RP gaixoei eta bai haien senideei. Gaixotasuna lehen urratsetan aurkituz gero, edo fotohartzaileak endekatze seinaleak erakusten hasten diren sasoian, DHA zalantzarik gabe mesedegarri izan liteke, bai eta neurri batean endekapena murriztera iritsi RP gaixoen kopuru esanguratsuari, batez ere, esan bezala, gaixotasunaren hasierako urratsetan (0 eta I).

DHAk RParen bilakaeran garrantzi handia duela esan daiteke, mekanismo estruktural eta fisiopatologikoak dakartzan gaitz honen ondorioak arintzen baititu gaixo gehienengan. Faktore trofikoa da gainera, eta ikerketen arabera, galarazi egiten du, in vitro behintzat, apoptosia, eta zeregin garrantzitsua dauka erretinako kaltzioaren metabolismoan eta iskemian. Mitokondriaren barne mintzean (hipotetikoki) kokatzen den bcl-2 genaren agerpenaren emaitzak oxigenozko erradikal askeen katalizadore lana egiten du, eta beste horrenbeste egiten dute apoptosia galarazteko gaitasuna, partziala bada ere, erakutsi duten Q10 koentzimak edo DHAk.

DHAk ez du areagotzen argiak eragindako kaltearekiko minberatasuna erretinako ROS diskoetan eta haurtzaroan, (Rice, 1996; Weisinger eta lag., 1995); guztiz bestelakoa du eragina: erretina babestu egiten du, neurri batean behintzat (Reme eta lag., 1994), ROSetan DHA maila jaitsiz gero areagotu egiten baita argiak erretinan eragiten duen kaltea (Bush eta lag., 1991; Remé eta lag., 1994; Organisciak eta lag., 1996).

Hortaz, DHA arriskurik gabeko eta onuragarritzat jotzen da (Nelson eta lag., 1997), RPan argiak eragiten duen kaltearen aurrean babesa eskaintzen duelako.



Kaltzioantagonistak

Badira apoptosia galarazten duten beste tratamendu batzuk (kaltzioantagonistak) fotohartzaileen endekatze prozesua alde batez edo erabat galarazi dezaketenak. Arlo honetan, oraintsu ikusi da erretinaren distrofia zuten arratoietan Diltiazen-ek geldiarazi egiten duela erretinaren endekapena.



Beste babesgarri batzuk

Zenbait substantzia trofikok, hala nola Factore Neurotrofiko Ziliarrak (CNTF) RPko gaixoen erretinan, antixodanteek eta substantzia hemodinamikoek, RParen garapenean eragina dutela ikusi da.

Kapsuletan sarturiko zelulen bitartez emaniko CNTFak murriztu egiten du fotohartzaileen endekapena probetarako RPdun animaliengan.


 

 

© 2004 EPEGE - eskubide guztiak erreserbatuta