|
Gaixotasunaren asaldura biokimikoa edo mutazioak edozein direla
ere, orain arte ikusitakoak erakusten diguna da RParen herentziazko
forma guztietan APOPTOSI izeneko prozesuak eragiten duela fotohartzaileen
endekatzea, herentziazkoak ez diren eta RPan parte hartzen duten
beste eragile batzuekin batera.
Hortaz, aipagarria da apoptosia geldiarazteko ahalmena erakutsi
duten zenbait gai aurkitu direla, bai eta endekatzea atzeratzen
duten zenbait substantzia trofiko, makula erabat babestu eta, beraz,
ziurrenik ikusmen-zorroztasuna galtzea galarazten dutenak.
Argi dago gaixotasun honi zenbait bidetatik sakon helduko balitzaio,
gaixo askoren norabidea, egoera klinikoa eta funtzionala aldatu
ahal izango liratekeela, eta ondorioz, gaixoon bizitza bai eta haien
senideena hobetu eta gaixotasun honek gizarteari dakarkio zama arindu:
a) DHAren estatusaren diagnostikoa eta gabeziaren tratamendua.
b) Katarataren kirurgia.
c) Gaixoek jasaten dituzten konplikazio ugarien tratamendua
eta jarraipena.
d) Fotorrezeptoreeen apoptosia geldiarazten duten medikamentu
berriak sortzea.
 |