|
Luzaro estres egoeran egoteak handitu egiten du gorputzean
estres oxidatzailea eta indartu egiten du erradikal askeen ekoizpena.
Kafeina gehiegi hartzeak handitu egiten ditu estresa eta
oxidazio mekanismoak, batez ere gai horrekiko sentikor diren pertsonengan.
Hormona arloko aldaketa sendoek, hala nola haurdunaldiak,
menopausiak edo kantzer ginekologikoen tratamenduak
eragindakoek, eragina dute faktore neurotrofikoak eta estres oxidatzailea
erregulatzen duten eta ondorioz RPan eragina izan dezaketen hainbat
mekanismotan.
Tabakoa erretzeak eta alkohola sarri edateak areagotu
egiten dituzte konplikazio baskularrak erretinan. Alkohola sarri
edateak bereziki, DHAren metabolismo lipidikoa kaltetzen du, estres
oxidatzailea handitzen du, eta erretinako basoetan eragindako kalteez
gain, neurotoxinak ugaritzen ditu (glutamatoa adibidez) eta haiekiko
sensibilitatea handitzen du.
Alkoholak eta tabakoak makula-endekapena jasateko arriskua handitu
dezakete RPrik ez duten pertsonengan, hau da, RPan bezalako endekapen-asaldurik
ez dutenengan.
Eta RPko endekapen mekanismoek sentikortasun handiagoa izan lezakete
substantzia hauek erretinan duten ondorio neurotoxiko eta baskularren
eraginpean.
Zentzu onez jokatzea litzateke, beraz, tabakoa eta alkohola ahal
den neurrian baztertzea, beroriek RPan zehazki duten eragina oraindik
ikertu ez bada ere.
 |