|
Botika ugari egon daitezke kontraindikaturik, edo behintzat, eragin
kaltegarria izan RP gaixoentzat.
Droga
eta agente psikiatrikoak:
- Antidepresibo ziklikoak: klorpromazina, flufenonazina, levomepromazina.
- Fenotiazinaren deribatuak: imipramina, amitriptilina, protriptilina.
- Monoamino oxidasaren inhibitzaileak, litio Karbonatoa, Anfetaminak,
Tioridazina (Meleril), glutamatoz eta aspartatoz aberasturiko
botikak.
Anestesikoak:
Kearns-Sayre (oftalmoplegia progresiboa) sindromedunentzat ez
dirra gomendagarriak arnaste-erritmoa gutxitzen duten agenteak (opioideak)
eta antikolinesterasak bazalako muskulu-erlaxatzaile ez-polarizatzaileak.
RP gaixoak bereziki sentikorrak dira Halotane, Disoprofal (Diprivan),
Fentanil botikekiko, eta sentikor izan daitezke Suxametonium, Etomidate
eta Tiopendona-rekiko. Isorufane da RPdunentzat formula segurua,
tratamenduak onartzen badu. Gai honetaz informazio zehatzagoa behar
duten espezialistek Elkarteari deituz lor dezakete.
Quimioterapia
eta antimitotikoak:
RPko eta Usher gaitzetako gaixoek X-izpiak saihestu behar dituzte,
ahal den neurrian. Izpi ultramoredun tratamenduak, berriz, Cockayne
gaitza bezalako sindromedunek eta neuropatia gaixoek soilik baztertu
behar dituzte, bai eta nitrosoureak, N-metil-N-nitro-N-nitrosoguanidina,
cisplatin eta tamoxifeno. Gomendagarria da tratamendu zitotoxikoan
egokitzapenak egitea, ahal baldin bada.
Plaquenil
(hidroxicloriquina sulfatoa). GGG
Metotrexatoa
Dimetil
sulfoxidoa
Hemosiderosiaren
tratamendua: Deferoxamina (Desferol)
Klofazimina
(Lamprene)
Biagra
Antimikrobianoak:
ziprofloxazina
Elikagaien
gehigarriak:
| |
Glutamatoak |
| |
- Bereziki baztertu behar dituzte RPdunek.
- Sarri erabiltzen dira txinatar janarian (soia saltsak),
salda-kubotxo kontzentratuetan, gailetetan eta industriazko
gozogintzan, janari aurrez prestatu eta industraliazituetan,
boltsako patata frijituetan,...
- Arretaz irakurri jakien etiketak. Zapore indartzaile guztiek
glutamatoak dauzkate (nahiz eta aipaturik agertu ez), bai
eta ondoko sigladun osagarriek: E 620; E 621; E 622; E 623;
E 624; E 625.
|
 |