 |
Komunikabideen bitarteko zabalkunde kanpainak
egiten ditugu, egunkari, irrati eta telebistetan
gure jardueren, bai eta zientzia arloko aurrerakuntzen berri
zabaltzeko.
|
 |
Harreman etengabea dugu gure Erakundeekin.
|
 |
Harremanak ditugu, era berean, Estatuko arlo bereko
Elkarteekin, hala nola FAARPEko kideak, eta oro har, osasun
arloan dihardutenekin.
|
 |
EPEGE lankidetzan ari da Deustuko Unibertsitateko
Aisia eta Minusbaliotasunen Katedrarekin, berau sortu
zenetik.
|
 |
Erretinosi Pigmentarioko gaixoei ahalik eta laguntzarik onena
eskaintzeari begira, prestakuntza hobetzeko baliagarri izan
daitezkeen ikastaro eta mintegietan parte hartzen dugu.
|
 |
Hitzaldi eta mahainguruak antolatzen ditugu aldiro,
bazkideak garaian-garaiko informazioaren jabe izan daitezen.
|
 |
Era berean, Erretinosi Pigmentarioaren gaineko hitzaldiak
eskaintzen ditugu eskatzen duten Erakunde eta Elkarteentzat.
|
 |
Urtero topaketa eguna antolatzen dugu, bazkideen arteko
harremana sendotzeko.
|
 |
Elkarteko Egoitzan banan-banako arreta eta laguntza
eskaintzen diegu bai gaixoei eta bai senideei.
|
 |
Horrez gain, gaixoentzako kontsultak antolatzen eta koordinaten
ditugu Elkarteko profesionalekin.
|
 |
Erretinosi Pigmentarioko gaixoak lanean eta bizitzan duen
egoera berrirako lege arloko informazioa eta orientazioa eskaintzen
dugu, Lege Aholkularitzaren bitartez. |
Bereziki aipagarria, urtero antolatzen ditugun Afaria eta zozketa,
100dik gora dendaren eta enpresaren doako ekarriek lagunduta.
| Eta honetaz guztiaz
gainera, ahalegin berezia egiten dugu gure bazkideen eskakizun
nagusiari -konponbide berriak etengabe bilatzeari- erantzuteko:
horretan dihardugu, geuk antolaturiko ikerkuntza proiektuen
bitartez ekin eta ekin, Erretinosi Pigmentarioa ez dadin itsutasun
sententzia izan. |