|
Hiru azterketa edo sintoma nagusiren bitartez egiten da RParen
diagnosia:
- ERGan ohiz kanpoko ezaugarriak agertzea.
- Iluntasunera egokitzeko zailtasuna izatea.
- Kanpimetrian eskotomak agertzea eta ikusmen eremua kalteturik
egotea.
| Urratsa |
Test psikofísiko
eta
elektrofisiológikoak
|
Oinarria eta ezaugarriak |
RPan aurkitzen dena |
0 eta I
Inguruko Ikusmena
|
Elektrorretinograma (ERG)
|
Konoen (erdiko ikusmena) eta bastoien (inguruko
ikusmena) funtzio elektrikoa neurtzen du. |
Frogarik sentikorrena da eta asaldura erakusten
lehena: lehen sintoma (iluntasunera egokitze geldoa) agertu
baino 15 urte lehenago ere. Ezinbesteko froga da diagnostiko
goiztiarrerako. |
I
Inguruko Ikusmena
|
Adaptometria iluntasunean
|
Iluntasunera egokitzeko denbora. Bastoien asalduraren
lehen sintoma. |
Gaixoatsunaren lehen zantzu klinikoa. Bastoien
asaldura elektrokimikoak eragiten du. 15 urtetik gora iragan
ohi dira erretinako zelulen (inguruko ikusmeneko bastoiak) galera
atzeraezina hasi arte. |
II
Inguruko Ikusmena
|
Kanpimetria
|
Begiaren inguruko eta erdiko ikus-eremuetako asaldurak
aztertzen ditu. Ikus-eremuaren argi-sentikortasuna neurtzen
du, puntuz puntu, eta gris-eskala batean irudikatzen du, muturretako
koloreak beltza (sentikortasun eza) eta zuria (sentikortasun
osoa) direlarik. |
Eskotoma txikiak sortzen dira erdi-alboko eremuan,
eta zabalduz doaz eraztun oso bat osatu arte ikus-eremuaren
20-25 gradu hartuz. Beheko kuadrante tenporalean hasi ohi da.
Eskotoma makularantz hurreratzen da gutxinaka, tunel erako ikus-eremu
gero eta estuagoa eratuz. Adinarekin, maila kritikoa iristen
da: kaltea erdiko ikusmenera iristen da eta ikus-zorroztasuna
galtzen da erdiko eremuan. |
II eta III
Inguruko eta erdiko ikusmena
|
Nagel-en Anomaloskopioa
|
Diskromatopsiak edo kolorearen asaldurak aztertzeko
erabiltzen da. Fobeako konoak gutxitzearen zeharkako ondorio
bat kolorea ikusteko gaitasuneko asaldurak dira. |
II urratsa: Gorri-berde saileko asaldurak (bastoiak)
III urratsa: Urdin-hori saileko asaldurak (konoak)
Kontrastearekiko sentikortasuna gutxitzeak makulan anomaliak
direla salatzen du, hori, fobeako konoen murrizketarekin batera,
izan liteke RPko gaixoen fotofobiaren eragilea.
|
II eta III
Erdiko Ikusmena
|
Angiografia |
Odol-hodien azterketa (1) |
Erretinako arteriolak ahultzea, baso koroideoen
fibrosia disko optikoaren inguruan, eremu depigmentatuan. Kalte
baskularren ondorioz, eraztun peripapilarra ageri da. Okerragotze
hemodinamikoa fotohartzaileen endekapenaren ondorenoa dirudi.
Arteriolak estutuz doaz desagertzera iritsi arte. Metaketak
Espikular motako pigmentazioko epitelio pigmentarioan. Odoljario
zabalak, basoen atenuazio gogorrez nerbioetan, eta edema makularra.
RPan edema makularrak ikus-zorroztasunari eragiten dio gehien
bat. |
III hasiera
Erdiko Ikusmena
|
Ikusmen Potentzialak
|
Konoen (erdiko ikusmena) funtzio elektrikoa neurtzen
du. Giza makulan depresio fobeal izeneko eremua dago (1,5 mm-ikusmeneko
5º), zati batean (0,26 mm - 1º) bastoirik ez daukana.
Fobea beste bi eremuk inguratzen dute: parafobeak (diametroz
2,5 mm, 8º) eta peifobeak (5.5 mm, 18º). Zenbat eta
urrunago erdigunetik, ugariago bastoiak.
|
III urratsa (Hasiera):Urrats honetan Ikusmen Potentzialen
froga fidagarriagoa da ikusmen zorroztasuna zehaztea baino.
Honen kaltetzea proportzioan doa erdiko ikusmenaren eta konoen
galerarekin. Hasieran galera handiagoa eta lasterragoa da perifobean,
bastoi gehiago dituen eremuan. Fenotipo eta gaixo batzuengan
gaitzaren urrats hau hamarka urtez luzatzen da, ikus-zorroztasuna
galdu gabe. |
III
Erdiko Ikusmena
|
Ikusmen zorroztasuna |
Erdiko edo makulako ikus-funtzioa. Konoen disfuntzioaren
hiru zantzu kliniko: makula-endekapenaren itxura kolorearen
alterazioen azterketan, fotofobia eta ikusmen zorroztasuna gutxitzea. |
Batez beste ia 20 urte igarotzen dira ikus-zorroztasuna
galtzen hasi arte. Fobeako konoak kotsatzen hasten direnean
abiatzen da beroein endekapena; orduan ikus-zorroztasuna %50-60koa
izaten da (edo 5/10 o 20/40), eta ikus-eremua 10-15ºraino
murriztua egoten da. Adin larri edo kritikoko ikusmen zorroztasuna
da. |
II eta III
Erdiko eta Inguruko Ikusmena
|
Begi hondoaren biomikroskopia
|
Bitreoan gertaturiko aldaketek garrantzi txikia
dute ikuspegi klinikotik. |
Pigmentu galerak epitelio pigmentarioan eta pigmentu
metaketak eremu ekuatorialean hasita. Bitreoko asaldurak: ikerketen
arabera, zeinu biomikroskipo goiztiarrenak gorputz bitreoaren
mailako aldaketak izan daitezke. 4 maila edo urrats bereizi
dira. |
II eta III
Erdiko Ikusmena
|
Refraktometria |
Kataratak agertzea (2) |
Kataratak agertzea bastoien endekapenarekin eta
ikus-eremuaren murrizketarekin lotua dago. |
RPan ohikoak diren asoziazio eta konplikazioak:
- Pupilaren atalaseko asaldurak; hauek proportzioan daude
ikus-eremuaren murrizketekin, eta azken batean, zelula fotohartzaileen
endekapenarekin.
- Metropien arloko arazoak; honek baieztatu egiten du
traktu ubealeko zeharkako aldaketa trofikoak miopien eragilea
izan daitezkeelako ikuspegia.
- Glaukoma, batez ere angelu zabalekoa (%2-12) begi barruko
presio normalaz.
- Telanglektasiak, neobaskularizazioa, keratokonoa, mikrokornea,
edema makularra.
| (1) |
Erretinak zelulak galtzean gutxitu egiten da jarduera metabolikoa,
eta ondorioz oxigenoa kaltegarri bihurtzen da. Hiru mekanismo
fisiopatologiko sortzen ditu oxigenoak bastoien endekapenaren
ondorioz.
- Fotohartzaileetako oxigeno-eskaera gutxitzeak handitu
egiten du oxigenoaren tentsioa erretinako basoetan, eta
areagotu egiten da, ondorioz, hauen iragazkortasuna.
- Inguruko begi-ehunetan iskemia eragiten du, ehun
neuralean eta fotohartzaileen barne-segmentuan mitokondriak
gaixoaraziz, eta zelulen energia-gaitasuna gutxituz. Horrela
gainera, areagotu egiten du oxidazioaren kalteen aurreko
sentikortasuna.
- Erreperfusioz sorturiko lesioek lipoperoxidazio
eta apoptosi prozesuak sortzen dituzte.
Azken urratsetan kaltetu egiten da zirkulazio koroideoa
pigmentu-metatze eremuetan.
Era berean, gaitza oso aurreratua denean, erdiko ikusmena
eta ikus-zorroztasuna galtzearekin batera, makularen eremuak
ere hartzen du kaltea. Erretinako eta eremu koriokapilareko
kapilare sare trinko baten ondoan dago hura kokatua, eta kapilareok,
atzeko arteria ziliarretaik datorren odola perfusioko presio
altuenean garraiatzen dute.
Osasun egoeran, erretinak erabiltzen duen oxigenoaren %30ek
soilik du jatorria erretinako basoetan; gainerako %70 baso
ziliar koroideoetatik dator. Iluntasunean %40-70 igotzen da
odol-garraioa, fotohartzaileek odol gehiago behar dutenez
gero, ikusmeneko pigmentuen erregeneraziorako (Feke eta lag.,
1983). Begian odol-zirkulazioa gutxitzearekin jaitsi egiten
da oxigenoaren tentsioa erretinan (Yancey eta Linsenmeier,
1989): hipoxia larriagoa da orduan mitokondriatan aberats
den fotohartzaileen segmentuetatik hurbilen den aldean (Steinberg,
1987).
Ikusmen gaitasun aldetik kaltetuen dauden begietan ageri
da odol-zirkulazioko galera handien. Iskemia koroidala estu
loturik doa ikusmen galerarekin eta zelula endekapenarekin
RPdun pazienteengan (Langham eta Kramer, 1990). Iskemiak kaltetu
egin dezake makularen eremua eta ikusmena galtzea eragin (Gass,
1987). Iskemiaren ondorioz lipoperoxidazio prozesuak sortzen
dira (Pasante-Morales eta Cruz, 1985; Stacey eta lag., 1980;
Murata eta lag., 1981).
|
| (2) |
Sarri ageri dira atzeko katarata subkapsularrak (PSC) RParen
mota genetiko guztietan. Antzeko sarritasunez aurkitzen da PSC
RPko herentzia forma ezberdinetan: ADRP: %45,3, ARRP: %44,0,
XLRP: %40,7, RP sinplea: %46,1, Usher S.: %52,9. PSCak opakoak
bide dira soilik ARRP multzoan eta Usher sindromean. RP sinple
multzoak (%14,8), bere aldetik, nukleoko katarata beste mota
batzuek baino sarriago garatzen du (%0-5,9). RP sinplean nukleoko
kataratak 20 urte geroago garatzen dira (69,6 ± 12,4
urte) PSC baino (44,4 ± 12,3 urte). Kataratak dituzten
pazienteengan ikus-zorroztasuna oso kaltertua ageri da, eta
ikus-eremuak ere nabarmen murrizturik; ondorioz, erretinaren
patologia larriagoa jasaten dutela esan daiteke. |
 |