|
ERGaren bitartez gaitzaren diagnostiko goiztiarra egin daiteke,
eta aukera ematen du familia osoetan nahiz banakoengan gaitzaren
lehen zantzuak aurkitzeko, artean sintoma bakarra gaueko iluntasuna
denean, eta are sintomarik bat ere ageri ez denean, ERG gai baita
fototransdukzioko anomaliak (elektrokimikoak) aurkitzeko, ikusmen
aldetiko gabeziarik (gau-itsutasuna) agertu baino lehen.
RP gaixoen senideei ERGak eginez gero diagnostiko goiztiarra
lortuko litzateke RP kasuetatik erdietan, eta gainera DHA eta
neurotrofiko bidezko tratamenduak duen eraginkortasuna neurtu ahal
izango litzateke fotohartzaileen endekatzea hasi baino lehen.
Gen batzuk ere azter daitezke, baina diagnostiko honen kostua handia
denez eta diagnostikatu ahalko liratekeen gaixoen kopurua, berriz,
txikia, gaur egungoz ez da bide erabilgarria.
Garrantzi izugarria dauka diagnostiko goiztiarra egiteak: horri esker sintoma klinikoen
agerpena atzeratu egin dezakegu, eta are ez agertzea ere lortu.
 |