Faktore neurotrofikoak
eta hazkuntzakoak
Zelula transplantea
Zelula amak
Gene-terapia
Konklusioa
Antioxidanteak eta gantz-azidoak (DHA) Erretinosi
Pigmentarioko tratamenduan
Faktore neurotrofikoak
eta hazkuntzakoak
Zalantzarik gabe, epe laburreko ikerketetatik itxaropen handien
sortu duena orain 10 urte hasitakoa dugu, apoptosia inhibitzen duten
substantziak eta eragileak ulertzeko bidea ireki baitzuen. Azken
5 urteotan lan zientifiko ugari argitaratu dira RPdun animaliengan
apoptosia inhibitzen oso eraginkorrak diren gai berriez eta bizirik
dirauten zelulak ikusmen-funtziorako berreskuratzeaz. Orain dela
20 urtetik hona dira ezagun gai edo substantzia hauek, eta guztiek
ere zelulak bizirik iraunarazteko zenbait faktore dauzkate beren
baitan: faktore neurotrofiko ziliarra-CNTF, garunetik eratorritako
faktore neurotrofikoa-BDNF, fibroblastoen hazkuntza faktorea-FGF,
diltiazen, azido dokosahexaenoikoa-DHA,...
Tratamendu posible honek ekar lezakeen arazo bat mintz epirretinianoen
sorkuntza da, bai eta zenbait ondorio patologiko, erretinan beste
zelula batzuk ugaltzeak eragindakoak. Tratamendu hau erabiltzeko
bigarren arazo bat ere badago: hesi hemoerretinianoak galarazi egin
lezake aipaturiko faktoreak erretina barruan gelditzea. Kontuan
izan behar da substantzia hauek, eragingarri izateko, luzaro iraun
behar dutela erretina barruan (Adler, 1996).
Zenbait gai edo substantzia dira RParen lehen tratamendu eragingarrian
hasierako urratsa (Gregory eta Bird, 1995): begi-barrurako adenobirus
injekzioak (Davidson eta lag., 1993) edo oligonukleotidoak erabiltzea
apoptosia eragiten duten RNAm-en translazioa galarazteko (Martin
eta lag., 1994), bai eta hazkuntza faktoreen liposomak, faktore
neurotrofikoak, neurotrofinak edo zitokinak, edo zelulen heriotza
galarazten duen edozein inhibitzaile.
Itxaropena dakarte dute aurkikuntza hauek, RP arlora ez ezik, beste
hainbat gaixotasunen tratamendura ere, baliagarria baita lan hau
gaitz ugariren tratamendurako, bai eta beste gaitzotan sakondu eta
ikertzeko interesa pizteko.
Baikor izateko arrazoiak daude, gainera, tratamenduak zeuzkan muga
batzuk gainditu direla baitirudi erretinaren bektore biriko batzuk
aurkitzearekin. Teorian, sarbidea aurkitu dugu apoptosia erregulatzen
duten gen "suizida" eta "salbatzaile"-en bide
metabolikoetan eragiteko.
Bide kliniko berri bat zabaldu da orain gutxi, erretinaren endekapena
inhibitzeko lehen tratamendua izan litekeena: Aguirre doktoreak
CTHF eta BDNF faktoreak askatu zituen RPdun txakurren begien barnean,
substantzia horiek denboran zehar isuriko zituzten zelulak ipiniz
kapsula batzuetan eta kapsulok txakurren begietan barneratuz. Zelulak
genetikoki eraldaturik zeuden, erreakzio autoinmuneak saihesteko.
Emaitza onak lortu zituen bizitzako aro goiztiarretan ikusmen ahalmena
berreskuratzeko orduan. Argi dago proba elektrofisiologikodun diagnostikoa
beharrezkoa dela urrats klinikoaren aurretik.

Zelula transplantea
Erretinosi pigmentarioan, fotohartzaileek kalteak jasaten dituzte
beren funtzioan lehenengo, eta apoptosia gero, hau da, zelulen heriotza
programatua. Horrez gain, bastoi zelula gaixoak gaitza ondoko bastoi
osasuntsuei kutsatuz doaz, eta beste horrenbeste gertatzen da gaitza
kono zelulen eremura iristen denean: hauek ere gaixotu eta apoptosia
jasaten dute. Zelula osasuntsuak transplantatzeak ez luke onura
handirik ekarriko, gaitzak zelula ezarri berriak ere joko bailituzke,
inguruko zelula gaixoen eraginez.
Hala ere, goian aipaturiko tratamenduek itxaropena sortzen dute
epe luzean transplante arloan lor daitezkeen aurrerakuntzei begira:
apoptosia galaraztea lortzen denean zelula osasuntsuak transplantatu
ahalko dira apoptosi arriskurik gabe. Orduan eraginkortasun handia
izango du transplanteak gaitza luzaro jasan duten eta beraz zelula
hil asko dauzkaten RP gaixoen ikusmena berreskuratzeko, apoptosia
inhibitze hutsaz ez bailukete halako gaixoek ikusmena hobetuko,
zelula osasuntu gutxiegi edukitzeagatik. Tratamendu osagarria izango
litzateke, beraz, transplantea.

Zelula amak
Zelula amak erretinan sartzea eta egokitzea gutxi ikertua dago
oraindik. Gainera, zelula amek behar bezala fotohartzaile bihurtuko
balira ere, konexio gutxiegi sortuko lirateke, eta gainera, inguruko
zelula gaixoek kutsatu egingo lituzkete zelula berriak. Hala ere,
bide honek onura ekar lezake etorkizunean, zelulei bizirauten laguntzeko
ikertzen ari diren substantzien bitartez zelulen heriotza galaraztea
lortuko balitz.

Gene-terapia
Mutazioa goiz zuzentzea lortuko balitz saihestu egingo lirateke
zeluletako kalteak eta apoptosia, baina oso zaila da oraindik, jokoan
dauden mutazioak eta geneak ikaragarri ugari baitira. Gainera datuak
nahasiegiak dira apoptosia eragiten duten proteinen mutazioez. Gehiago
ikertu beharra dago RP sortarazten duten mutazioen jokabidea.
Erretinosi pigmentarioa tratatzeko hainbat gene-terapia ezberdin
behar dira, gaitzean eragina duten geneak ere ugari baitira. Hortaz,
epe luzeko gaitzat hartu behar da gene-terapia, behintzat sindromeekin
loturarik ez duen RPa multzo homogeneo gisa hartzen bada. Sindromeak
kontuan hartzen baldin baditugu (kasuen %30), ordea, baztertu egin
behar da gene-terapia, alterazioa ez baita orduan fotohartzaileetan
hasten.

Konklusioa
Asko ikasi eta aurreratu dugu denbora laburrean RParen eragileez
eta bilakaeraz. Oraindik ugari dira erantzunik gabeko galderak,
baina hala ere, ikertzaile asko badabiltza dagoeneko botika bidezko
tratamenduak ikertzen. Argi izan beharra dago gaur egun apoptosia
geldiarazteko erabiltzen diren tratamenduak ez direla, ziurrenik,
behin betiko terapiak izango, hura gaitz askoren azken ondorioa
baita, eta ez RParen eragilea. Hala ere, tratamenduok guztiz onuragarriak
izan daitezke gaitzaren sorburua borrokatzeko, beste tratamendu
batzuekin batera erabiliz gero.
Antioxidanteak eta Gantz-azidoak
(DHA) Erretinosi Pigmentarioko tratamenduan
EPEGEk Espainiako Oftalmologia Elkartearen 79. Kongresuan aurkeztu
zuen "Antioxidantes y Acidos Grasos (DHA) en Retinosis Pigmentaria:
Diagnóstico y Tratamiento Precoz" txostenaren kopia
jartzen dugu zure eskura azpiatal honetan. Dokumentua jaisteko klik
egizu hemen
|